Partekatu
Tokioko Rikkyo Unibertsitatetik UCLAn hizkuntzalaritza aplikatuan Doktorea den Satomi Mishina-Mori irakaslearen bisita izan dugu. EHUko Magisteritzako fakultateko Itziar Elorza eta Amaia Soroa irakasleekin batera, gure Hezkuntza eredua eta saio eleanitzak gertutik ezagutzera etorri da. LH6 eta DBH4ko ingelesa, arte hezkuntza eta frantseseko klaseetan parte hartu du gure ikasleekin batera eta adierazi digu izugarrizko inpresioa jaso duela eskolaren egituraketa, proiektu eleanitz eta ikasleen hizkuntza gaitasunekin.
Eleaniztasunean eguneroko egindako lanak fruituak ematen dituenaren seinale 😉
#antonianoikastetxea #eleanitza #nazioartekotasuna