Imajinatzen dituzu haurrak mahaiaren inguruan ikasten eta ohiturarik onenak bereganatzen, jan eta ondo pasatzen duten bitartean?
Gure ikasleentzat elikadura ikasgai nagusi bat izatea nahi dugu, eta jatearen eta jarduera horrekin zerikusia duen guztiaren inguruan erakutsi, transmititu eta ohitura onak sortzeaz arduratzen gara.
Helburu horiek lortzeko hainbat alde ezberdin hartu behar dira kontuan: Elikagai osasuntsuak, zaintza goxoa eta hezitzailea, ohitura onak sortzea…
Hau guztiaren inguruan ari gara eskolako jangela zerbitzuan, eta gaur jarduera berezi bat antolatu dugu, TALO EKOLOGIKOEN TAILERRA, jangelako ikasleentzat. Bertan, taloak nola prestatzen diren ikasteaz gain, behar diren osagaiez ikasi dugu. Eta gainera primeran pasatu dute.
jangela, taloak