Ziurrenik ezaguna duzue jadanik DBH2ko ikasleek negutegien diseinu desberdinen ikerketa zientifikoa bultzatzen duten STEAM proiektua, baina aurten proiektu horretaz gain baditugu berrikuntzak ere!
DBH3an bi STEAM proiektu burutu ditugu: batetik programazioa eta elkarbizitza jorratzeko asmoarekin gelako soinua kontrolatu eta zuzentzeko gailu bat sortu dute, eta bestetik, Gipuzkoako ondarea biltzen duen Gordailua (Irun) bisitatu eta honek duen garrantzia aztertzeko ondare material zein ez-materialaren inguruan proiektu bat burutu dugu.
Datorren urterako ere martxan dugu burua! Aipatuko dizuegu garaia iristean eskuartean daukaguna!
DBH2ko ikasleak negutegien proiektua lantzen
Gordailuko irudiak ondarearen proiektuko bisita
DBH3ko ikasleak ondarean inguruko proiektua lantzen