Partekatu
LH3ko ikasleen “Zarauzko txoko kuttunak” proiektuak Galiaziaraino bidaiatu du!
A Coruñako San Pedro de Visma ikastetxea Santiago bideko zati bat birtualki egiten ari zela, gurekin topo egin eta elkarrekin etapa bat egin dugu.
Elkarren arteko lotura keinu bezala, oroigarri trukea egin dugu: Santiagotik bertako haziak eta galiziar idazle baten liburua bidali dizkigute eta Zarauztik artelatz zuhaizkatxoa eta bertako beste liburu bat, modu horretan literatura eta natura ereinez.