Partekatu
Psikomotrizitateak leku nabarmena du gure eskolan, haurren garapen fisiko, psikiko zein emozionala garatzea ahalbideratzen duelako. Mugimendua eta jolas askea oinarri izanik, gure txikiek barruan dituzten beldur, ideia eta zalantzekin jolasteko aukera izaten dute, hauei erantzuna bilatzeko saiakeran. Izan ere, psikomotrizitatean, jolasa, mugimenduaren adierazpen poetikoa da eta gizakiaren osagairik emozionalenak agertzeko ibiligailu nagusia.
Besteekin jolastuz barruko zein kanpoko guneetan, harremanak eta elkarbizitza garatzen ditu, adimen intra eta interpertsonalean urratsak emanez. Erronka ederra gure txikientzat!