Bi egun hauetan LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleak PIZTU!Lab proiektu berrian aritu dira. Ikasturte honetako egitaraua, sei tailerrek osatzen dute eta hiru saiotan burutuko dira. Landu diren gaiak hauexek: antzerkia, arkitektura, mindfulnessa, artea, sukaldaritza eta kirola. Bi arratsaldetan, ohiko antolaketa utzi eta, maila ezberdinetako kideekin taldeak osatu ondoren, ikasleek ekintza desberdinez gozatzeko aukera izan dute.
Proiektu berri honen helburua bizitzarako hain garrantzitsuak diren zaletasunak eta gaitasunak sustatu eta sendotzea da.
Jarrai dezagun, haziak ereiten!








