Partekatu
Urteroko ohiturari jarraiki, DBH eta LH mailetako ikasleek Pagoeta egunaz gozatu dute, eguraldi bikainarekin lagunduta. Txangoan zehar, inguruaren edertasunaz gozatzeko eta naturarekin harreman zuzena izateko aukera aparta izan dute.
Mendira igo ondoren, ikasleek mokadutxo bat jan eta giro ezin hobean partekatu dituzte une ahaztezinak, lagunartean egun eder bat biziz.
Bestalde, HH4 eta HH5 mailetako txikiek ere goiz zoragarria igaro dute Salbide parkera egindako irteeran.
Horrelako irteerek haurren garapenean eta naturarekiko harremanean eragin positiboa dute, eta, ziur aski, esperientzia polita gordeko dute denek.