Antoniano ikastetxean urtero optometristaren bisita jasotzen dugu, HH5-eko ikasleei azterketa bat egitera. Badira urte batzuk azteketa hauek egiten hasi ginela gure ikasleei, izan ere, ikasleek jasotzen duten informazioaren %80a, begietatik sartzen da eta gainera ikasketa prozesuan geureganatzen ditugunen portzentai handi bat zuzenean ikusmenarekin lotua dago.
Begiak espazioan modu egokian mugitzea, enfokatzeko gaitasuna izatea, eta bi begien koordinazio egokia izaten dira, besteak beste optometristak aztertuko dituen gaitasunak.
Adin hauetan buru-belarri aritzen gara irakurketa-idazketa prozesuan, eta oso lagungarria zaigu ikusmenarekin lotutako edozein zailtasun balego, guraso, irakasle eta optometristaren elkarlanaren bidez, zailtasun horiek tratazea.
Eskerrik asko Nerea gugana hurbiltzeagatik, eta datorren ikasturterarte!