Partekatu
Egungo Irungo zorupean ezkutatuta dago Oiasso erromatar hiria. Bidasoa ibaiaren bokalean, Hispania eta Akitaniaren arteko mugan, Oiasso baskoien portua izan zen antzinaroan. Landu dugun proiektuan argi eta garbi ikusi dugu, Erromatar inperioaren garaian komunikazio eta merkataritza zentro garrantzitsu bilakatu zela Hispaniako iparraldea. Museoan ere, orain dela 2.000 urteko beraien egunerokotasuna ikusteko aukera ere izan genuen, zeramikazko ontzi ederrak, larruz edo zurezko material desberdinak… Honez gain ere, Alea Lacta Est tailerra egin dugu, eta bertan, erromatar garaiko joko ohikoenak ezagutzeko aukera izan dugu: dadoak, tortoloxak, hiru marran, ludus latrunculorum… Bidean zehar, Antzinako mundua ezagutzen ibili gara. Lubuit Oiasso!






