Partekatu
Urtero, Olentzero eta Mari Domingiren bisita ikastetxeko une magikoenetako bat izaten da. Ikasleen emozioak eta ilusioak gailentzen dira, beren eskutitzak hauei emateko txoko zoragarrian. Bisita honek, tradizioa eta magia ekartzeaz gain, haurrei balioak transmititzeko aukera paregabea eskaintzen digu, hala nola, ilusioa bizitzen, esker ona adierazten eta gure kultur ondarea maitatzen ikasteko. Olentzero eta Mari Domingiren presentziak egun ahaztezina bihurtzen du, ikasleen irribarreak eta hor bizitako guztiak, denon bihotzak betez.