Partekatu
Haur literaturak ezinbesteko funtzioa du haurren garapenean. Ipuin, kontakizun eta abestien bidez, historioaz gozatzeaz gain, gaitasun linguistikoa, kognitiboa eta emozionalak ere garatzen ditu. Haur Hezkuntzatik kontaktu hori izateak sormena sustatu eta ahozko ulermena hobetzen laguntzen du. Horrez gain, baloreak zeharka lantzeko baliabide aproposa da eta txikienei beren ingurune hurbila ulertzen laguntzen die. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu literaturarekiko kontaktua sustatzea bizitzako lehenengo urteetatik.