Gure Ikastetxean Erasmus+ Akreditazioa dugu, marka galanta! 2017an hasi eta egun arte, hainbat errekonozimendu lortu ditugu eskolan Europako Erasmus+ egitasmoan eta hori gutxi balitz, oraingoan, akreditazioa ere eskuratu dugu.
Baina, zer da Erasmus akreditazioa? Bada, Erasmus akreditazioa, Europar Komisioak egiten duen errekonozimendua da.
Erasmus akreditazioaren bultzadari esker ikastetxeak kalitate handiko nazioarteko mugikortasun-proiektuak gauzatzen jarrai dezake eta erakundearen kalitatezko garapen profesionala bermatu hainbat arlotan. Nola? teknologia berrien eta irakaskuntza-metodo berritzaileen erabilera eta elkartrukea sustatuz, hizkuntzen ikaskuntza indartuz eta hezkuntza-lankidetzarako Europako sarea sortzen lagunduz.
Erasmus+ programaren bidez, gure irakasle-taldeak nazioarteko job-shadowing (behaketa-egonaldiak) egiteko aukera du. Esperientzia hauen helburu nagusia beste hezkuntza-errealitate batzuk bertatik bertara ezagutzea, gure praktika pedagogikoen inguruan hausnartzea eta gure ikasleen motibazio zein ongizatea indartzeko inspirazio berriak biltzea da.
2025-2026 Finlandia (Tampere eta Orimattila): Autonomia, praktika eta ikaskuntza-inguruneak
Finlandiako hezkuntza eredua gertutik aztertzeko helburuarekin, hiru etapetako irakasle talde batek (Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasle bana) burututako behaketa egonaldiaTampere eta Orimattilako ikastetxeetan.
Murgilketa honetan, alderdi hauek dira aztergai nagusiak:
Esperientzia honek nazioarteko ikuspegia eta gure hiru hezkuntza-etapetarako baliagarriak diren inspirazio berritzaileak dakarzki gure ikastetxera.
Bigarren Hezkuntzako irakasle batek garatutako job-shadowing egonaldi hau Roskilden (Danimarka) kokatzen da, Europako beste hezitzaile batzuekin partekatutako lan esparru batean.
Mugikortasun honek gure Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako erronkei erantzuteko gako pedagogiko hauek ditu ardatz:
Irakasleen behaketa egonaldi hauei esker, Europako erreferentziazko irakaskuntza ereduak gure ikasgeletan txertatzen ditugu, Antoniano Ikastetxeko hezkuntza proiektua etengabe aberastuz.
These projects have been funded with support from the European Commission. This publication reflects the views only of the author, and the Commission cannot be held responsible for any use which may be made of the information contained therein.