Azken asteetan, Antonianon giro berezia bizi izan dugu, Korrikaren etorrerak sortzen duen ilusioarekin. Ikasleak buru-belarri murgildu dira ekimen honen inguruko lanketan, eta euskararen aldeko mezua ulertu eta bizitzeko aukera paregabea izan dute. Hainbat jarduera egin ditugu elkarrekin: petoak margotu, lekukoak sortu, aurtengo abestia ikasi eta Korrikaren jatorria ezagutu. Horrez gain, zuzenean jarraitu dugu ibilbidea eta, giroa berotzen joateko, patioan ere korrika aritu gara, poz eta motibazio handiz.
Asteazken honetan, Korrika Zarauztik igaroko dela aprobetxatuz, egun berezia biziko dugu. Goizeko 10:45ean gure Korrika Txikia egingo dugu Zarauzko kaleetan zehar, komunitatea elkartuz eta euskararen aldeko pausoak emanez. Arratsaldean, berriz, Korrika ofizialean parte hartuko dugu, ilusioz eta harrotasunez.
Antonianon ere, euskararen alde! Tipi-tapa, tipi-tapa… Korrika!




