Partekatu
Urtero berezia izaten da irteera hau, arrazoi asko dituelako berezia izateko. 6 urtez iraun duen etapa honi amaiera ematen diogu, orain arte bizitako guztiak bere fruituak eman dituela ikusteak, sortu diren lagunarteko harreman estuez jabetzea… Gainera, eguraldia lagun izanda eta paraje eder hauen parte izateak dena borobiltzen du. Bi eguneko irteera honetan denetik egin dugu: orientazioa, tirolina jaitsiera, olinpiadak, inguruaren interpretazio jarduera, jolasak eta, noski, diskofesta eta ondorengo “parranda’! Nekatuta baina osorik eta poz-pozik itzuliko gara etxera!
Azken txanpari aurre egin eta DBHra “igotzeko” prest gaude denok!