Beste herrialde batean, hutsetik hasi
Barryk kontatutako istorioek bere lehenengo urratsetara eraman gintuzten. Imajina ezazue: beste herrialde batean zaudete, bakarrik, hizkuntza ulertu gabe, inor ezagutzen ez duzuela, eta herrimina sentitzen duzuela. Hori izan zen Barryren lehenengo esperientzia Euskal Herrian.
Urteak igaro dira lehenengo egun haietatik, eta gaur egun Barryk euskara ikasi eta bakarrizketa osoa euskaraz eskeini zigun . Umorez azaldu zigun bere euskara ikasteko bidea: akatsak, gaizki-ulertuak, egoera xelebreak… Baina, batez ere, ikasteko grina eta ausardia azpimarratu zizkigun.
Euskara nola ikasi duen kontatzean, mezu argia helarazi zien ikasleei: hizkuntza bat ikastea ez da soilik gramatika edo hiztegia barneratzea; pertsonak, kultura eta bizimodu bat ezagutzea ere bada. Gure hizkuntza ikasteak gure komunitatearen parte izateko aukera ematen digu; hau da, gure historia, ohiturak eta balioak ulertzeko atea da. Herriko bazter desberdinetan bizitako abenturek erakutsi diote hizkuntza dela komunitate batean benetan murgiltzea.
Saioan zehar, bere istorioak oroitzapenez beteriko eskusoinuarekin lagundu zituen, musika eta umorea uztartuz beldurrei, zalantzei, akatsei aurre egiteko tresna bitarteko bezala.





