Gure ikastetxeak urrats garrantzitsua eman du irakurketa-idazketa prozesua sendotzeko, Irakurketa-trebetasunak Neurtzeko Tresna (ITT) proiektuan parte hartuz. ITTren helburua da ikasleen irakurketa-gaitasunak modu objektibo eta sistematiko batean ebaluatzea, beraien behar espezifikoak zehaztu eta irakaskuntza estrategiak egokitzeko aukera emanez.
Ikastetxeko bi irakaslek formakuntza jaso dute tresna honen inguruan, eta LH 2ko ikasleen artean ITT pasatuko da. Ondoren, emaitzak aztertu eta interpretatuko dira, irakurketaren ulermenean eta prozesamenduan izan ditzaketen zailtasunak edo indarguneak identifikatzeko. Horrek aukera emango digu esku-hartze egokiagoak diseinatzeko eta ikasle bakoitzaren beharrei erantzuteko.
Irakurketa-trebetasunak ebaluatzeko eta hobetzeko prozesu honetan parte hartzeak onura ugari dakarzkigu: irakurketa prozesuaren ebaluazio objektiboa, esku-hartze goiztiarra, irakasleen prestakutnza eta hobekuntza, eta ikasleen autonomia sustatzea.
Gure ikastetxean irakurketa-idazketa prozesuari garrantzi handia ematen diogu, eta ITT proiektuak urrats sendo bat dakar norabide horretan. Irakurle trebeak eta autonomoak heztea gure helburua da, eta tresna hau baliagarri izango zaigu bide horretan.
Aurrerantzean, ebaluazioaren emaitzak aztertzen jarraituko dugu eta irakurketa gaitasunak garatzeko estrategia berriak ezarriko ditugu, gure ikasleen hezkuntza-arrakasta sustatzeko.