Gure ikastetxean, urtero mimo handiz eta helburu pedagogiko sendo batekin sortzen dugu “Proiektu Izarra”; gure ildo metodologikoak eta balio pedagogikoak erakusten dituen ekimena. Aurten, Batzen gaituzten ipuinak proiektuaren bidez, ipuinen mundu magikoan murgilduko dira Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleak, emozioak ardatz hartuta. Ipuinak, haurren garapen emozionala, hizkuntzaren erabilera, ezagutza logiko-matematikoa, zientziaren esparrua, eta artea lantzeko aukera paregabea eskaintzen diguten baliabide zoragarriak dira, magiaz eta irudimenez beterik.
Proiektuaren berezitasuna ikastetxeko espazio guztiak hartzen dituen atmosfera berezian islatzen da. Pasiloak, hormak eta ikasgela bakoitza ipuinen magia transmititzen duten elementuekin apainduta egongo dira, haur bakoitza mundu liluragarri honen parte sentiaraziz.
Proiektu honen helburu pedagogikoak, haurren emozioen ulermena eta adierazpena sustatzea, arlo anitzetan ikaskuntza esanguratsua garatzea (hizkuntza, matematika, zientziak, artea, etab.) eta komunitatearen inplikazioa eta lankidetza bultzatzea dira.
Gure “Proiektu Izarra” ikastetxeko lan egiteko moduaren adibide ezin hobea da: lankidetza, ikaskuntza esanguratsua eta komunitate honen konpromezua uztartzen dituen ekimena.
Goza dezagun elkarrekin!