Inauteri, ihauteri, aratuste, karnabal, zanpatzar… modu askotara deituak izan dira mozorroz, musikaz eta dantzaz ospatzen ditugun egun hauek. Euskal Herriko herri askotan ospatzen diren egunak dira, baita gurean ere, Antoniano Ikastetxean.
Aurten Euskal herriko bazter desberdinetako jaiak hurbildu nahi izan ditugu ikastetxera. Eskolako txikienek kaleak alaitu dituzte eta handiek Inauteri Show-az gozatu dute.




