Bi lehiaketetan parte hartu eta bietan lortu ditugu sariak. Batetik BBVAren Valores de futuro izenekoan. 3. Saria eta 1000 euro. Eta bestetik, EGAPEFILM film labur lehiaketako 2. Saria eta 150 euro.
Antoniano ikastetxea osatzen dugunok oso gustura dago aste berean bi sari jaso ditugulako. Batetik, BBVAren Valores de futuro izeneko programako finalean izan gara astelehen honetan Madrilen. Hirugarren saria eskuratu dugu bertan, eta mila eurorekin etorri gara bueltan. Programaren helburua da finantza-hezkuntzaren inguruko ikasgaiak erakustea eta aurrezki kanpaina bat egitea. Antoniano ikastetxeak TAU fundazioarentzat 1.100 euro aurreztu zituen hainbat ekimenen bidez: bigarren eskuko gauzen merkatua, zozketa bat antolatzea, elkartasun gosari bat…
Bestetik EGAPEFILM izeneko bideo laburren lehiaketako bigarren saria eskuratu dugula jakin dugu aste honetan. 1. DBHko ikus-entzuneko hainbat ikaslek aurkeztu zuten lana eta 2. Saria lortu dute. 150 euro denera.
Lanean jarraituko dugu, ilusionatuta eta bihotzez.