Partekatu
“Ikasle Laguntzaile” berdinen arteko laguntza programa bat da eta ikastetxeko elkarbizitza planaren barruan kokatzen da. Berdinen arteko hezkuntzak, beharrezkoak diren jarrerak eta helburuak garatzen ditu, gatazka eta arazo pertsonalei aurre egiteko aukerak eskainiz. Argi ikusi dugu urteotan, gatazken kudeaketarako, komunikazioa eta negoziazioa beharrezkoa direla eta hezkuntza komunitateari bere beharrak adierazteko toki eta bitartekari bat eskaintzea ere funtsezkoa dela.
Hau honela, programa honen bidez ikasleek beren arteko gatazkak konpondu ditzakete eta gainera, baliabideez hornitzen dira beraien bizitzan arazoei modu positiboan aurre egiteko. Ez da lan makala, ezta? Jarrai dezagun bada!