Partekatu
Gure ikasleak egunak kontatzen ari dira Holandara joateko, Erasmus+ proiektuan lanketa sakona egitera eta beraien kide Holandesak ezagutzera. Aste bat baino ez da falta! Bitartean, hemen ari dira lan eta lan joan aurretik azkenengo jarduerak prestatzen. Dagoeneko proiektuaren logoa irudikatu dute, padletaren bidez komunitate birtuala osatu dugu eta Holandan erabiliko dituzten esaldien zerrenda bat egin dute ikasleek. Aste honetan kide Holandarrekin lehendabiziko aldiz aurrez aurreko elkarrizketa egingo dute, moodle-en bidez, elkar hobeto ezagutzeko eta bidaiarako azken prestaketak egin ahal izateko.