Partekatu
Oraingoan, Etxarri-Larraun herrian dagoen Arotz-Enea baserrian izan gara HH 5 eta LH 1eko ikasle eta irakasleak. Bi egun egin ditugu bertan, eta inguruneaz eta baserriaz gozatzeko aukera eman digu horrek. Ikasgelako ohiko jardueretatik kanpo, naturaz inguraturik, elkarbizitza jarduera ederra igaro dugu, benetan; mendi-ibilaldiak, tailerrak, gau magikoa… Denetarik izan dugu!