Partekatu
Idazkaritzan HH 5 urtekooi zuzendutako gutuna utzi dute. Nork idatzi du? Nork ekarri du idazkaritzara? Zer dio gutunak? Sorgintxo izan da eta poz-pozik dagoela jakinarazi digu. Berak bezala, guk ere gauza bera egitea erabaki dugu: elkarri postala idatzi diogu; helbidea ipini, sigilua itsatsi eta ilusioz beteta postontzira bota ditugu.