Partekatu
Urtero irailaren 26an Hizkuntzen Europako Eguna ospatzen da eta guk LH eta DBHko ikasleekin batera ospakizun horretan parte hartu dugu aste honetan zehar. Dinamika ezberdinak gauzatuz, ikasleek gure kontinentean aurkitzen den errealitate linguistikora hurbiltzeko aukera izan dute. Besteak beste, jolasak, abestiak eta eskulanak ardatz hartuta hizkuntza ezberdinak ikertu eta erabili dituzte, haiekiko jarrera positiboa sustatuz eta Europan dugun kultura- eta hizkuntza-aniztasuna balioetsiz.