Partekatu
LH 4ko ikasleak FARMER FISH proiektua martxan jarri dute. Aurreko astean arraina erosi eta orain zortzi asteko erronkari aurre egin behar diote. Gure ardura arrainari jaten eman, uraren kalitatea neurtu ( ph-a, nitritoa eta nitratoa) eta dena ondo egiten badugu, landareak modu naturalean haziko dira sortzen diren mantenugaiak aprobetxatuz. Bioekonomi zirkularreko ekosistema txiki bat dugu gelan. Lortuko ote dugu ekosistema honetan gure arrainak zortzi astez bizirik irautea? Izango duzue gure berri!