Gure izaeran eta lanean, euskara ez da egun bakar batera mugatzen; gure jardunaren eguneroko ardatza da. Euskara eta euskal kultura dira gure proiektu, ideia eta zereginen oinarri sendoa. Altxor hori urteko 365 egunetan zaintzen, maitatzen, erabiltzen eta biziarazten dugu.
Eta gaur, abenduaren 3an hain zuzen ere, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, gure nortasuna eta bizitzeko moduaren ispilu gisa.




