LH4ko ikasleekin euskal dantzak lantzen ditugu urtean zehar. Saio horiek aukera paregabeak dira euskal kultura eta tradizioa mugimenduaren laguntzaz uztartzeko. Dantzen bidez, euskal kulturaren doinuak barneratzen eta gozatzen ditugu.
Eta dantzen urratsek, hitzen doinuek eta partekatutako bizipenek modu gozo eta iraunkorrean ehuntzen dute gure hizkuntza eta kultura ondarea.




