Partekatu
Aurtengoan desberdin bizitu dugu Aste Santuko opor ostea ANTONIANO IKASTETXEAN. Euskara astinduz ekin diogu hiruhilekoari etapa guztietan ekintza ugarirekin:
Batzuk, eskola apaintzen aritu dira esaldi ederrak sortuz eta margotuz. Herrian zehar ere utzi dugu arrastoa: kaleetan dauden adieraztoki edo panel urdinetan asmakizunak, olerkitxoak, ahokorapiloak… jarri ditugu. Irakurri al dituzue? Asmatu? Gustatu?
Era berean, zaharxeagoek koloreen olinpiada jokatu dute astean zehar. Egunero izan dituzte gainditu beharreko proba desberdinak: ohiko akatsekin esketxak sortu, “among us” jolasa, abestiak landu, “escape room”a… Primeran pasatzeaz gain, arreta berezia jarri diogu euskararen erabilpenari.