Atzo, esperimentazio tailer batez gozatzeko aukera izan genuen. Gure eskolako metodologiaren barruan, Haur Hezkuntzako etapan, esperimentazio tailerrak egiten ditugu sarritan. Hauen bidez, lankidetza eta komunikazioa lantzen da, taldean lan egiteko gaitasuna sustatuz. Bestalde, tailer hauek pentsamendu kritikoa, arazo-konponketa eta autoezagutza bultzatzen dituzte, eta haurrek mundua ulertzeko dituzten bideak aberasten dituzte. Haur hezkuntzan, esperimentazio tailerrek funtsezko papera dute, haurren garapen kognitibo, emozional eta soziala indartzeko.
Azken tailer honetan, eskuekin testura desberdinak ezagutu, izotza urtzeko hainbat teknika erabili eta aparrarekin jolastu genuen. Primeran ibili ginen!




