Partekatu
LH4ko ikasleak “Baratza eta gure lurra”ren proiektuaren harira, urrian gure ikastetxeko baratzera hurbildu ziren. Ordurako, belar txarrak kenduta eta lurra prest zegoen landatu ahal izateko, eta landatzera ekin zioten proiektuko hasierako fasean. Bertan, brokolia, azalorea, azelgak eta borrajak landatu zituzten. Neguan eguraldi ona izan dugunez, noizbehinka baratzera hurbildu eta gure barazkitxoak hazten ikusi dute. Mirariak egiten ditu gure lurrak, bai hoixe! Azkenean, iritsi da uzta jasotzeko unea, eta begira zein uzta oparoa izan den, fresko freskoak, barazkiak etxera eraman dituzte dastatzeko prest! Ummmm…