LH 5eko ikasleak beraien etxea Smarthome bihurtzeko ideia izan dute. Aurreko astean energiari buruz hitz egiten ari ginela, konturatu ginen gure etxeetan oraindik ere, energia gehiegi xahutzen dugula, kasu askotan, alferrik. Hau honela, zer egin genezake? Ideia zaparrada guztien artean, gure etxebizitzak jasangarriagoak egiteko ideia atera zen. Honen inguruan irakurtzen aritu ginen, eta aukeretako bat gure etxeak eraberritu eta Smart bilakatzea zen. Hiru ildo nagusi hartuko ditugu kontutan. Batetik, energia iturri berriztagarriak behar ditugu gure etxebizitzan erabiltzen ditugun gailuak elikatzeko; bestetik, erabiltzen dugun uraren kontsumoa murriztu nahi dugu, eta, azkenik, hondakinak ere murriztu eta hauek behar bezala kudeatu.
Lehen pausuak ematen ari gara dagoeneko… Gure etxeetako fakturak hartu eta hauek aztertuz kontzeptu berri asko ikasten ari gara. Kwh; kw; hauek duten gastua, gastatzen dugun batezbestekoa… Hurrengo pausuak, eraberritze prozesuan aldatu beharko genituzkeen elementuak identifikatzea izango da, eta instalazio berriak egin behar baditugu ere, zer behar dugun jakitea.
Izango duzue gure Smarthomen berri, baina bidea oraindik luzea da, goazen bada, pausuz pausu gure helmuga jasangarriagorantz!






