Errutinak segurtasuna eta konfiantza ematen die haurrei. Denboran kokatzen eta ondoren zer etorriko den ulertzen laguntzen die. Autonomia garatzen eta ingurunea arakatzen laguntzen die. Errutinen bidez, harremanak sortzen, itxaroten eta txandak errespetatzen ere ikasten dute.






