Joan den azaroko Finlandiako esperientziaren ondoren, gure ikastetxeak nazioarteko prestakuntzan urratsak ematen jarraitzen du Erasmus+ programari esker. Oraingoan, otsailaren 9tik 13ra bitartean , gure ikastetxeko Erasmus+ koordinatzaileak job-shadowing egonaldi batean parte hartu du Roskilden, Danimarkan. Huelva eta Holandako lankideekin partekatutako mugikortasuna izan da, eta horrek asko aberasu du ikaskuntza-trukea. Finlandian ikasgelen alderdi praktikoari erreparatu bagenion, Roskilden hizkuntza konpetetzia eta eleaniztasuna nola sustatzen dituzten aztertu dugu.
Roskildeko astea sakona izan da, oso. Hizkuntza saioak behatu ditugu, zuzendaritza taldearekin bilerak izan ditugu eta bertako irakasleekin hitz egin dugu gelaren kudeaketaz edo ikasleak motibazioaz. Ikasleei ere elkarrizketak egin dizkiegu irakaskuntzari buruz duten ikuspegia ezagutzeko eta haien ekimena zein sormena bultzatzen duten proiektuetan nola lan egiten duten ikusteko. Gainera, teknologiaren erabilera eta beste ikaskuntza metodo batzuk nola uztartzen dituzten aztertu ahal izan dugu, gazteen ongizate emozionala, ikasketa eta erresilientzian erreparatuz. Finlandian gertatu zen bezala, motxila bete ideia itzuli gara, hobetzen jarraitzeko. Erasmus+ programak eskaintzen dizkigun aukera hauetaz baliatuz, hobetzen jarraituko dugu gure ikasgeletara Europako praktika onak ekartzeko eta gure ikasleekin batera hazten jarraitzeko.




