Partekatu
DBH4ko ikasleok gure kide holandarrekin birtualki elkarlanean jarduteko aukera izan dugu gaur goizean. Birtualki eta taldeka aurtengo proiekturako logoa diseinatu dugu. Agenda 2030eko 14. helburua itsaspeko bizitza da eta gure eginkizuna, itsaspeko bizitza eta gure kostaldeak gertutik behatzea izango da, sensibilizazio kanpaina bat diseinatuz. Plastikoaren %70a itsas hondoan eta gure kostaldeeetan metatzeak ekartzen dituen ondorio larriez arituko gara eta gure esku egiteko dauzkagun ekintzetan intziditu. Eguneroko ohituretan aldaketa txikiak emateak, gizartean eragin handia izan dezakeelako!