Aurten ere “Bat Bi Three: Researching European Linguistic Heritage: Basque and Dutch Bilingualism” deritzon gure Erasmus+ proiektuan murgildurik gaude. Gainera, Europar Komisioak gure Erasmus+ proiektu berria den I.S.M.∞.Z.: “The sea as source of social, economic and cultural heritage in Holland and the Basque Country” dirulaguntza saritu egin du DBH4ko ikasleekin aurrera eraman dezagun.
Aste honetan zehar hasiera eman diogu proiektuari eta bidai honetan gure kide diren Leideneko (Holanda) Visser ‘t hooft eskolakoekin harremanean jarri gara birtualki berriro, talde berriek elkar ezagutzeko. Ikasleek zirrara handiz bizi dituzte lehenengo une hauek eta kideekin lanean hasi dira berehala. Ekin diogu abenturari!
Hemen duzue proiektuaren inguruko informazio gehiago:
http://www.antoniano.eus/erasmus/