Emozioak jaiotzen garen unetik daude presente gure bizitzan eta paper garrantzitsua dute bai gure izaeraren eraikuntzan, eta baita gizartean ditugun interakzioetan ere. Emozioek prozesu ebolutibo guztietan parte hartzen dute: komunikazioaren garapenean, sozializazioaren ezagueran, informazioaren prozesamenduan, atxikimenduan, garapen moralean…
Gure emozioak identifikatzen eta onartzen ikasteko, ezinbestekoa da txikitatik eskolan emoziak lantzea. Hori dela eta hauek lantzeko proiektua jarri dugu martxan HH2ko gelan. Aurreko astean koloretako munstroaren bixita izan genuen eta hemendik abiatuta emozioak lantzen hasi ginen. Eskutitzak eta guzti bidaltzen dizkigu, nola sentitzen den kontatzeko!
Gainera, egunerokotasuneko egoerak aprobetxatuz, gure emozioei izena eta kolorea jartzen saiatzen gara