Partekatu
Ikastetxeko DBH 1. mailako ikasleek eta Lemoako gaztetxoek elkar ezagutzeko aukera izango dute ikasturte honetan. 1. ebaluazioan, unitatearen edukiak jarraituz, deskripzioak landu dituzte eta gure ikastetxea eta herria nolakoak diren azalduko diete e-mailez Lemoakoei, ikasturte bukaeran egun bateko irteera gauzatuz. Proiektu honekin idatzizko eta ahozko komunikazioa lantzen ditugu (euskalkiak gureganatuz) eta gure gaztetxoek herrian aurkitzen dituzten sekulako istorioak ere beraiekin partekatuko ahal izango dituzte.