Partekatu
Gure ikasle ohia den Elaia Garcia aurtengoan 3 literatur lehiaketetako 8 sari eskuratu ditu. Marka galanta!
Salbatore Mitxelena: hiru sari: “Hotzikara” eta “Izar gorriek malkoak dituzte isurtzen” ipuinekin 1. eta 2. sariak eskuratu ditu; eta, olerkigintzan, “Ihesitakoak” lanarekin, beste lehen saria.
- R.M. Azkue saria: prosan 2.saria: “Hotzikara” narrazioarekin eta poesian 2.eta 3.sariak: “Biluzten nauzunean” eta “Askœ” olerkiekin.
- Urruzunon: poesian 3. saria “Ihesitakoak” olerkiarekin eta prosan 5. Saria: “Aio” narrazioarekin.
Hauxe sari festa! Idazle paregabe honen pausuak jarraituko ditugu etorkizunean ere, ziur baikaude bere ibilbidea hasi baino ez dela egin.
Zorionak bihotz-bihotzez!