Energia berriztagarriak izugarri garatu dira azken urteotan, eta gu ezin izan gara atzean geratu. Antoniano Ikastetxea ere, energia eredu iraunkorrago batera doa, eta azkeneko instalakuntza plaka fotoboltaikoak jartzea izan da, planetaren berotzea geldiarazten laguntzeko asmoz.
Gure helburuak garbiak izan dira: gure ikastetxean eguzki-energiaren erabilera sustatzea, eskolatik eredu energetiko iraunkorrago batera joatea, planetaren berotzea geldiarazten lagunduko duten kontsumo-praktiken alde egitea, eta noski, Agenda2030 programan ENERGIA izanik 2 urte hauetako gaia, komunitatea sentsibilizatzea. Izan ere, badakigu gure ikasleak sentsibilizatzeko protagonista nagusiak garela, baina baita ere gure gizarte eta komunitatean eredu izatea, etorkizun hurbil batean, energia berriztagarri horiek gure bizitzako esparru guztietan aplikatu ahal izateko.
Iraunkortasuna eta ingurumenarekiko errespetua bezalako balioetan hezteaz gain, helburu didaktiko eta konpetentzialak ere baditugu. Esaterako, ikastetxeko proiektu didaktiko batzuetan gelaxka fotoboltaikoen energia sortzeko gaitasunaz aritzen gara, eguzki-plaka fotoboltaiko motak ezagutzen ditugu, eta horien potentzien kalkuluak ere ateratzen dira. Bestetik, alderdi ekonomikoei ere erreparatzen diegu, hala nola faktura elektrikoan izaten ditugun aurrezkiez jabetzeko.
Azken finean, instalakuntza honek gure ingurumenean duen eragina kuantifikatzen ikastea da helburu nagusia, atmosferara erortzen diren isurketak murriztuz. Hain zuzen ere, ingurumena zaintzen irakastea, bizitzarako irakastea baita.