Partekatu
DBH3 eta 4ko ikasleek Zarauzko Udalak bultzatu duen Sahara Gara ekimenean hartu dute parte Saharar herriaren egoera ezagutzeko helburuarekin.
Batez ere Tinfun errefuxiatu-eremuan jarri dute arreta. Izan ere Zarauzko herriak urteak daramatza errefuxiatu gune horretako haurrak uda garaian jasotzen Saharautzek antolatzen duen “Oporrak Bakean" programari esker.
Ekimen honen barruan Merkatu Plazan aurkitzen den “Sahara 40 urteko exilioa" argazki erakusketan bisita gidatua izan dute, eta Modelo Aretoan “Haizearen Egia" laburmetraia ikusi eta mahainguru bat egin dute.