Azken astean, DBH 1eko ikasleak Euskal girotze barnetegietan egon gara.
Euskararen transmisioaren eta euskaraz jarduten duen gizartearen aldeko apustuarekin lerrokaturik, gure ikasleek 4 egunetako egonaldia burutu dute Zerain eta Barriako “Euskal Girotze Barnetegietan”. DBH1Ako ikasleak Gipuzkoako Zerainera joan dira eta DBH1Bkoak, berriz, Arabako Barriara. Bertan, euskararen erabilera bultzatu eta sustatzeko hainbat ekintza akademiko eta ludiko egin dituzte.
Elkarrekin jarduera eta jolas pila bat egiteko aukera izan dugu. Gogoratzeko moduko egunak izan dira benetan.
Hemen dituzue A gelakoen eta B gelakoen bideoak: DBH1A eta DBH1B.








