Partekatu
Gaur arratsaldean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko irakasleek prestakuntza-saio bat izan dute Optometrian doktore den Gentzane Gilekin. Irakurketaren eta idazketaren ikaskuntzan ikusmenak duen garrantziaz aritu gara, eta egunerokoan erabilgarriak izango zaizkigun zenbait teknika partekatu ditu. Argi utzi du gakoa ikusmen-arazoak hautematean eta diagnostiko goiztiarrean dagoela.