Larunbatean beste San Antonio topaketa zoragarri bat izan genuen. Eskolako ikasle, familia eta langileok kirol jarduerekin hasi genuen eguna. Handi eta txikien emanaldi paregabeekin jarraitu ondoren, tailer, jolas eta puzgarriekin gozatzeko aukera izan genuen. Elkarrekin afaldu ondoren, disko festan primeran ibili ginen!
Kurtsoarekin batera, Agenda 2030eko programari amaiera emateko, urtero ospatzen dugun Udal Foroan izan gara gaur. Bertan, Ikastetxean eta udalerri mailan Garapen Iraunkorreko 7. helburuarekin (ENERGIA) loturiko ekintzak azaldu dizkiegu udal agintariei eta gure obekuntza proposamenak adierazi ere.
Gure ikasle ohia den Elaia Garcia aurtengoan 3 literatur lehiaketetako 8 sari eskuratu ditu. Marka galanta! Salbatore Mitxelena: hiru sari: “Hotzikara” eta “Izar gorriek malkoak dituzte isurtzen” ipuinekin 1. eta 2. sariak eskuratu ditu; eta, olerkigintzan, “Ihesitakoak” lanarekin, beste lehen saria. R.M. Azkue saria: prosan 2.saria: “Hotzikara” narrazioarekin eta poesian 2.eta 3.sariak: “Biluzten nauzunean” eta
Gure ikasle ohia den Ander Eizagirrek, Enbil-Roteta saria eskuratu du, Batxilergoan lortutako ohorezko matrikularen ondorioz. Marka bikaina! Gainontzeko ikasle ohiek ere primeran bukatu dituzte beraien 2.batxilergoko ikasketak Oteitza Lizeoan. Ondo gozatu oporrak, merezi dituzue eta!
Hain garrantzitsua den egun honetan, ikastetxean guztiontzako gune aske eta libre bat sortzen lagundu nahi izan dugu, eta, aldi berean, hezkuntza-komunitateari bakoitzaren nortasuna askatasunez eta errespetuz bizi eta adierazteko eskubidea bermatuz. Desberdintasunak maite ditugulako, aske maite eta aske bizi.
Ostiralean XLII. Salbatore Mitxelena sarien ekitaldia ospatu zen Modelo Aretoan. Ekitaldi honek, beste urte batez, haur eta gurasoak bildu zituen Udalak antolaturiko ipuin eta olerki lehiaketa honen sari banaketa ekitaldian. Guztira 536 lan aurkeztu ziren aurtengo Salbatore Mitxelena Sarietara eta gure ikasleen artean baditugu saridunak: A2 mailako ipuingintzan 2. saria lortu zuen PAULE Olazabal Gómez