Aste honetan, gure ikastetxeko “Ikasle Laguntzailek” batzuk, topaketa berezi batean hartu dute parte. Kolonbiako gazte talde bat etorri da, RAParen eta artearen bidez, indarkeria guneetan eskuhartze interesgarriak egiten dituena. RAPa erabiliz, beraraien pentsamenduak eta sentimenduak azalaratzen eta erresistentzia baketsua eta bizikidetzan oinarritutako balioak suspertzen dituzte.