Etxeko txikienak poliki-poliki egokitzen ari dira eskolako ingurune berrira. Irribarre bat, negar xamur bat, bestetan isilune goxo bat…eta gure presentzia leuna euren ondoan, adi eta lasai; goxo gaude. Ez dago presarik; haien martxara goaz, bakoitzaren neurrira. Pausoz-pauso, elkarren ondoan.

















