Otsailaren 7an, 6 arraultza jarri genituen inkubagailuan. Egunero bueltak eta bueltak eman ondoren, jaio zaigu lehenengo txita. “Txapeldun”izena jarri diogu, lehenengoa izan delako GORA TXAPELDUN!!!
HH 3, 4 eta 5 urtekokoak Sanz Enea Liburutegian ikusgai dagoen “Zirkoa eta Txotxongiloak” erakusketan izan gara. Zirkoaren mundua ezagutu dugu Corrado Masacci-k sortu dituen txotxongilo guztiekin jolastuz!!!
HH4 eta HH5ekoak “FRAISORO” Baserri Eskolan izan gara. Baratzeko barazki desberdinak, lanerako tresnak, baserriko animaliak…. ezagutu ditugu. Eta ondoren Larraulera bazkaltzera eta jolastera! Ze ondo pasa dugun!!!
Baratza proiektuarekin jarraituz, oraingo hontan merkatuan aurkitu ditzazkegun frutak ezagutzera atera gara. Zenbat mota desberdin! Batzuk beti jaten ditugunak eta beste batzuk berriak. Baina denak destatu nahi izan ditugu. Begira, begira nola gustatu zaizkigun!!! Argazki gehiago Alexian aurkituko dituzue.
Urtero bezala, “Danborrada” ospatu dugu eskolako patioan. HH3, 4 eta 5eko ikasleok jo dugu danborra, eta guraso, familia eta lagunak hurbildu dira entzutera. Oso polita izan da!!!
Aste honetan, Haur Hezkuntzakoek, “Baserria Proiektuari” eta “Negua Proiektuari” hasiera eman genion ilusioz beterik. Hemen duzue, proiektua aurrera eramateko lanaren laburpena eta haurren lehenengo eguneko inpresioen laburpen bideoak. Goza ezazue! Baserri proiektua Negua proiektua
Bi hilabete pasa dira ikasturtea hasi genuenetik eta poliki-poliki aurten ere gure familia berria osatzen ari gara. Eskolako txiki gehienentzat etxetik kanpoko lehen esperientzia da, eta beraz, oso une garrantzitsua da eta asko zaindu beharrekoa, esperientzia positiboa izan dadin. Orain arte familia, eskola eta haurren elkarlanari esker landu dugun egokitzapen prozesua hasia da bere