DBH2ko ikasleak “Akrosport” edo gimnasia akrobatikoaren gaia lantzen ari dira Gorputz Hezkuntzan. Denbora laburrean giza piramideak, dorreak, itzulpurdiak, eta abar egitea menperatzea lortu dute. Hona hemen gure akrobaten irudiak.
DBH2ko ikasleak “Akrosport” edo gimnasia akrobatikoaren gaia lantzen ari dira Gorputz Hezkuntzan. Denbora laburrean giza piramideak, dorreak, itzulpurdiak, eta abar egitea menperatzea lortu dute. Hona hemen gure akrobaten irudiak.
DBH3. mailako ikasleak, biologiako ikasgaian, atmosfera, litosfera eta hidrosfera aztertzen jardun dugu. Azken atalean, itsasoko zaborraren arazoa lantzen egon gara eta gaiari amaiera eder bat emateko, “Surfraider” taldearekin batera hondartzan ibili gara zaborren azterketa egiten. Esker bereziak Leire eta Alaitzi emandako laguntzagatik.
Elhuyarrek urtero antolatzen duen Zientzia Azoka lehiketara aurkeztu da DBH2. mailako ikasle talde bat. Haiek egin duten lana fisikaren ingurukoa izan da. Proiekturen izena “Soinua eta Zarata”. Hona hemen aurkeztutako bideoa!
Alkateak egin digu bisita gaur goizean DBH4n. Hau ez da egunero gertatzen! Izan ere, 2.ebaluazioan ingeleseko ikasgaian diseinatutako hirigintza proiektuak ezagutzera etorri da. Ikasleok proiektuak aurkeztu dizkiogu eta berak, adi-adi entzun ondoren, bakoitzaren bideragarritasunaren inguruko azalpenak eman dizkigu, zehaztasun handiz. Gure eskerrik beroenak Xabier Txurrukari gurera gerturatzeagatik eta bere denbora eskaintzeagatik! Lo
DBH1. mailako ikasleak etxean garbiketa egin dute. Material birziklatua edo etxean aurkitzen duten edozein objektu erabiliz, musika-tresnen funtzionamenduan murgilduko gara bakoitzak bere musika tresna sortuz.
DBH4n hirigintzaren inguruko gaia landu dugu ingeleseko ikasgaian 2.ebaluazioan zehar. Proiektu honetan, ikasleek Zarauzko txokoetarako aukera berriak aztertu eta diseinatu dituzte. Diseinuak ilusio handiz burutu dituzte eta elkarlanak emaitza oparoak eman ditu! Bideoan ikus ditzakezue.
Ikasleek lehen sorospenen inguruko oinarrizko ezagutza izatea ezinbestekoa dela deritzogu, neurri prebentiboaz gain, edozein larrialdiren aurrean jokatzeko modu egokia zein den jakin dezaten. Horretarako, Zarauzko Gurutze Gorritik Alex Garate etorri da gurera saio hauek ematera eta ikasleek adi-adi jarraitu dituzte azalpenak. Lehen Sorospen ikastaroa DBH4n
Ikasle laguntzaileen formazioarekin aurrera jarraitzen dugu egoera berezi honetan ere. Beti ere, gure ikastetxean bizikidetza positiboa bultzatzeko asmoarekin
Antoniano Ikastetxean eleaniztasuna eta nazioartekotasuna sustatzeko proiektu ezberdinak lantzen ditugu eta horien artean kuttunena Erasmus+ egitasmoa dute; izan ere, proiektu honek Europako Komisioaren oniritzia jasoa du. Gehiago
Aurten ere “Bat Bi Three: Researching European Linguistic Heritage: Basque and Dutch Bilingualism” deritzon gure Erasmus+ proiektuan murgildurik gaude. Gainera, Europar Komisioak gure Erasmus+ proiektu berria den I.S.M.∞.Z.: “The sea as source of social, economic and cultural heritage in Holland and the Basque Country” dirulaguntza saritu egin du DBH4ko ikasleekin aurrera eraman dezagun. Aste honetan