Ezagutza prozesua ez da soilik gelan gertatzen: naturan ere loratzen da. Belar artean, zuhaitzen itzalpean, edo harri baten gainean eserita.
Gure Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek egun berezia bizi izan dute Pagoetako Parke Naturalean. Naturak hartu du irakaslearen rola, eta ikasgela baso bihurtu da.
Bidean aurrera, txorien kantuak eta haizearen dantza lagun, ikasleek ingurua behatu, galdetu eta hausnartu dute. Zuhaitzen artean, ikusi dute zer den biodibertsitatea, eta entzun, isiltasunak zer irakatsi dezakeen.
Elkarbizitza, jakintza, eta jakin-mina izan dira eguneko osagai nagusiak. Lagun artean, mendian gora, bidean galdutako urratsak ere ikasketa izan dira.
Egunak argazki politak utzi dizkigu, bai, baina batez ere, bizipenak eta oroitzapenak.
Ikasteko modu asko daude; eta batzuetan, jakinduria ez da liburuetan soilik egoten, baizik eta zuhaitzen artean ezkutatuta.




