Gaur egun oso berezia eta pozgarria izan da guretzat. Tolosako Herrikide ikastetxean elkartu gara GuGan Egitasmoaren Ekitaldi Nagusian. GuGan, Kristau Eskolak hezkuntza komunitatean hezkuntza emozionala garatzeko sustatzen duen proiektua da. Euskadi osoko beste hainbat ikastetxetako kideekin batera, eskola eta familien arteko lotura emozionalak indartzeko jardunaldi aberasgarria izan dugu.
Guretzat, ordea, gaurko hitzorduak mugarri berezia ekarri du. Azken urteotan programaren ibilbide eta fase guztiak arrakastaz bete ondoren, maila goreneko “BAGARA” ziurtagiri ofiziala jaso dugu.
Ziurtagiri hau azken urte hauetan gure ikasle, irakasle eta familien ahaleginaren, ilusioaren eta konpromiso partekatuaren fruitu zuzena da. Gaur Tolosan jasotako aitortzak indar berritua ematen digu ongizate emozionalean eta bizikidetza positiboan oinarritutako hezkuntza komunitatea eraikitzen eta sustatzen jarraitzeko.
Zorionak eta eskerrik asko Antonianoko kide guztioi mugarri handi hau posible egiteagatik! Bagara, eta izaten jarraituko dugu!
#antonianoikastetxea #GuGan #Bizikidetzapositiboa





