Aurten ere, Tolosako titirijaiak antolatutako txotxongilo jaialdian egon gara. Bi saio eder ikusi ditugu eta primeran pasa dugu elkar. Begira, begira!!
Txokolatearekin udazkeneko zenbait fruitu margotzen aritu gara, hala nola, ezkurra eta gaztaina. Gelan udazkeneko fruituak aipatzen ari ginela, ohartu ginen askok kolore marroia zutela, eta beraz, berauen marrazkiak txokolatearekin margotzeko ideia ederra bururatu zitzaigun. Argazkiak ALEXIAn aurkituko dituzue.
Azaroaren 25a, emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, gure ikastetxean “Tratu Onarekin Dantzan” lelopean sarrera apaindu dugu: berdintasuna eta bizikidetza positiboa sustatu nahi ditugu.
Zarauzko eskoletako antzerki kanpainaren barne, azaroak 22ko goiz partean, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako gure ikasleek “Orro egiten besterik ez zekien lehoia:TUMBA” antzerki emanaldiaz gozatzeko parada izan genuen. Gustora egon ginen, asko disfrutatuaz.
Euskararen eguna dela eta Zarauzko Udalak bideo lehiaketa bat antolatu du eta gure ikastetxeko euskara bultzatzeko ikasle-taldeak, Ekialde ikasle taldeak, lehen saria lortu du. Zorionak denoi!
San Martin festak gerturatu dira eta guk ere txerriari omenalditxo bat egin nahi izan diogu mural dotorea eginez eta apainduz. Argazkiak ALEXIAn aurkituko dituzue
Udazkenean gaudela eta hosto bila irten gara! Zuhaiztiko parkera urbildu ginen, han hostoak jasotzeaz gain ahateak ikusi eta parkean jolastu genuen. 1.BIDEOA 2.BIDEOA 3.BIDEOA 4.BIDEOA Argazkiak ALEXIAn aurkituko dituzue
Ikasle ohien sarea sortzen ari gara. Ikasle ohien berri izan nahi dugulako, zuek ere gure berri izatea nahi dugulako. Batzuk Antonianoko ikasle izatetik Antonianoko guraso izatera pasatu zarete orain. Beste batzuekin kalean topatzen gara. Eta guk pausu bat eman nahi izan dugu: batzen gaituzten gauza asko daudelako. Interesatuok inprimaki hau bete besterik ez duzue egin